Klima-aldaketak zuzeneko eta zeharkako ondorioak ditu umeetan. Haurrak berotze globalen ondorioen aurrean, helduek baino babes gehiago behar dute. Osasunaren Mundu Erakundeak kalkulatu zuenez, gaixotasun globalen %88a klima-aldaketarekin lotura duela jakinarazi zuten eta bost urtetik beherako haurrek eragina gehien jasotzen dutenak direla adierazi zuten[1]. Klima-aldaketak haurren osasun fisikoari ez ezik, haien ongizatean ere eragiten du. Herrialdeen arteko desberdintasunak klima-aldaketaren eragina determinatzen dute.[2][3]
Diru-sarrera txikiko herrialdeetan bizi diren pertsonek gaixotasun gehiago jasaten dituzte, eta klima-aldaketaren mehatxuei aurre egiteko gaitasun gutxiago dituzte.[4] Gainera, umeen eskubideak bermatzeak zailagoa izango da krisi klimatikoan.[5]